Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Astea agurtu zuten atzo, Euskal Herriko ehunka dantzari plazan bildurik

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Astea agurtu zuten atzo, Euskal Herriko ehunka dantzari plazan bildurik

Komunikabidea
Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2025/05/12
Lotura
Kronika
17 dantza talde inguruk, irrintzilariek eta Hernaniko bertsolariek hartu zuten parte, besteak beste.

Bukaera borobila eman zioten atzo Dantzari Asteari. Goizean auzoz auzo ibili ostean, ekitaldi nagusia burutu zuten Gudarien Plazan, eta bazkalosteko erromeriarekin agurtu zuten aurtengo edizioa ere. 

Giro ederra eta irudi are politagoak utzi zituen atzoko egunak. Euskal Herriko ehunka dantzari bildu ziren Hernanin, aurtengo Dantza Asteko edizioari amaiera emateko. Goizean auzoz auzo dantzan ibili ziren talde ezberdinak, eta eguerdiko 13:30ak aldera elkartu ziren guztiak, Gudarien Plazan. Bertan osatu zuten ekitaldi nagusia.

Urtero lez, dantza talde bakoitzaren berezitasunak ikusteko tartea izan zen, jantziak, dantzak eta erritmoak. Guztira Euskal Herri osoko 17 dantza talde inguruk hartu zuten parte, baita musika talde ezberdinek, Hernaniko bertsolariek eta irrintzilariek.

Eguraldiak lagunduta, laino beltzak azkar uxatu ziren eta plazara sartu orduko eguzkiak bete-betean jotzen zuen. Giro paregabea aprobetxatuz, batek baina gehiagok eman zuen publikotik atera eta plazara dantzara salto egiteko pausua. Guztien artean, amaiera borobila eman zioten aste berezi honi. Baina ez zen festa plazan amaitu, ondoren, elkarrekin joan ziren bazkaltzera, eta erromeriarekin itxi zuten eguna.

Dokumentuaren akzioak