Dokumentuaren akzioak
Dantzari
Sekta katolikoak pulpitotik begiratu izan ditu plazak, bikoteei so. Dantzan eta aparte. Dantzari buruz, korronte politiko zenbaitzuek gure dantza goraipatu zuten, agarrao mota lurperatzen zen bitartean, birao artean. Handik gatoz, oraino.
Elkarbizitza korapilatsua da gure lur honetan; eta, dibertigarria. Kultura ezberdin zenbaitek espazio bera konpartitzen dugu. Aberasgarria izan dadin bidegurutzeetan geldi gaitezen, froga dezagun ondokoaren zaporea. Harritu gaitezen ezberdintasunarekin, eta ospatu dezagun aldi berean. Asteartero kizomba ikasten ahaleginduko naiz. Kizomba Angolako dantza bat da, tangoarekin harreman diagonala duena. Bertze zutabe batean kontatuko dizuet ene progresioa. Gora gerria askatuta.
Lagun kolonbiar batek izena eman du Iru�eko dantza talde batean. Talde horrek estrainekoz du, dantzarien artean, kanpotar bat. Hona datu objektiboa. Lagunak, zur eta lur,aipatu zidan izugarria zela dantzaria jauzika ikustea edalontzi ttipi haren gainean. Hautsi gabe!
Heldu den udaberrian birritan aterako da ortzadarra inguruotan. Lehenbizikoa zeruan, bigarrena dantza talde horretan, eta horren bitartez.
Dokumentuaren akzioak