Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan Azpeitiko kaleetan zehar

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan Azpeitiko kaleetan zehar

Azpeitikoez gain, Zestoa, Zarautz, Oñati, Mutriku, Legazpi eta Urretxuko haurrek hartuko dute parte

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2007/10/18

Hasiera batean uztailean egin ohi bazen ere, antolatzaileek irailean egiteko asmoa zuten aurtengoan, «hala ere, iraileko data atzeratu izan behar genuen, Erdi Aroko azokarekin pare-parean ego- kitu zitzaigulako jaialdia», dio Itsasi Euskal Kutur taldeko Ainara Bidalek.

Azpeitiko taldeaz gain, Zestoa, Zarautz, Oñati, Mutriku, Legazpi eta Urretxuko haurrek ere beren dantzak eskainiko dituzte.Talde bakoitzean 30 pertsona inguru etorriko direla kontutan hartuta, 200 pertsona inguruk hartuko dituzte igandean Azpeitiko kaleak eta nonahi dantzari txikien dantza saioak eta musika entzuteko aukera izango da.

Antolatzaileek jendearen harrera ona espero dute, «eguraldiak eragin zuzena izan ohi du horrelakoetan eta eguraldi ederra eginez gero, askoz hobe, jendeak ere ondo erantzungo duela espero dugu. Hala ez balitz, hau da, eguraldi txarra egingo balu, jaialdia pilotaleku txikian izango da», aurreratu digu Ainara Bidalek.

Egitaraua

Dantzari Txiki Eguna goizeko 11:00etan hasiko da. Talde guztiak Enparantzan elkartuko dira eta hamaiketakoa banatuko zaie. Sabela bete ondoren ekingo diete dantzei 11:30ean. Kalez kale ibiliko dira dantzariak eta piskanaka herri guztia zeharkatuko dute. 12:45ean elkartuko dira berriro guztiak Enparantza Nagusian eta eguerdiko saioari hasiera emango diote 13:00etan. Dantza desberdinez osatutako emanaldia eskainiko dute. «Mutilek txankarrankoa eta banakoa dantzatuko dituzte. Neskek arkudantza eta zintadantza eta txikienek berriz, txulalaia dantzatuko dute», gaineratu digu Ainarak.

Emanaldiaren ostean, haurren etxez etxeko banaketa egingo da guztiak bazkaltzera joan daitezen.

Arratsaldean helduko diete berriro jaiari. 16:45ean, ume denak Enparantza Nagusian bilduko dira berriro 17:00etan kalejirari hasiera emateko. Ordu erdiz, talde bakoitzak dantza desberdinak eskainiko dituzte kaleetan zehar eta berriro elkartuko dira 17:30ean beste emanadi bat eskain-tzeko. Oraingo honetan, «Ikurrin dantza, aurreskua eta talde bakoitzari aukeratzeko eman zaion dantza bat eskainiko dituzte», esan digu Ainarak.

18:15ean, dantzari guztiak batera Zazpi Jauzi, Fandango eta Arin Arina dantzatuz aurtengo Dan-tzari Txiki Egunari amaiera emango zaio. 18:30ean aterako dira taldeak bakoitzak bere herrira eramango dituen autobusak.

Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan Azpeitiko kaleetan zehar
Dantzak eta musikak herriko kaleak hartauko ditu [M.O.]

Dokumentuaren akzioak