Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren Zirkuituaren proposamen koreografikoak, Bizkaian

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Zirkuituaren proposamen koreografikoak, Bizkaian

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/11/18
Lotura
Nontzeberri

Dantzaren Zirkuitua Gernikan eta Berrizen izango da Adriana Bilbaoren Éclat koreografiarekin, eta Doos Colectivok LOF Ladies on Fight estreinatuko du Barakaldon.

Éclat obran zapalkuntza, borroka, askapen, haserre eta pragmatismo uneak islatzen dira. “Modan hainbat elementu ikoniko aukeratuz, hura agertzea zerk eragin zuen planteatzen da; janzteko modu bat, izateko modu bat eta erlazionatzeko modu bat markatu zuten egoera horiek”. Alderdi horiek musikaren, kantuaren eta dantzaren bidez lantzen dira, eta oinarri flamenkoa dute esentzian, baina baita garaikidea ere.

Adriana Bilbao Bilbon hasi zuen dantza-prestakuntza, eta, ondoren, Malagara joan zen, Susana Lupiáñez La Lupi irakaslearekin ikastera. 2013an estreinatu zuen lehenengo ikuskizuna flamenko-dantzari gisa. 2017an, Ballet Flamenco Español konpainian sartu zen, eta bira bat egin zuen Turkian, Bahreinen eta Txinan zehar, Manolo Carrasco piano-jotzailearekin.

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. “Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake. Konplexurik gabeko borroka librearen bidez, dantza eta umorezko ikuskizun honek ironiaz erakusten du artetik bizitzearen eguneroko borroka, eta agerian uzten du show businessaren fribolitateak ezkutatzen duen errealitate tristea”.

Doos kolektibo artistiko bat da. Bilbon sortu zuten 2012an, Eva Guerrerok eta Jemima Canok. “Ikuskizunak sortzeaz gain, pertsona desberdinengana hurbildu eta testuinguruen eta lengoiaren arteko zubiak eraikitzen ditugu. Dantzaren ikuspuntutik sortzen dugu baina norabide askotan”.

Dokumentuaren akzioak