Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren txanda

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren txanda

Zubideak proiektuaren barruan, asteburu honetan Lyongo dantzaren biurtekoarekin egingo du bat Donostiak

Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2016/07/01
Lotura
Eitb

Zubideak proiektuak diziplina ezberdinak jorratzen dituzten Europako lau kultur jaialdirekin lotzen du Donostia eta asteburu honetakoa,  lau zitetan “potenteena” dela dio Saioa Torre proiektuaren arduradunak: “Lyongo dantzaren biurtekoa erreferentea da munduan. Oso eskaintza zabala du, diziplina anitz biltzen ditu, zirkua, akrobaziak, hip-hopa zein antzerki garaikidea. Oso tranbertsala da eta beti da berritzailea. Harritu egiten du”, dio.

Irailean egingo da aurtengo Lyongo jaialdia, baina Donostiak domeka  honetan eraikiko du jaialdiarekin zubia. Lyongo zitako zuzendaritza artistikoak Donostiako zitaren antolakuntzan parte hartu du, eta horrela, Frantzian estreinatuko diren zenbait lan han estreinatu aurretik erakutsiko dira hemen. Izan ere, lan  horiek koproduzitzen ari da Donostia 2016: “horrek esklusibitatea ematen digu eta horregatik aurreestreinatuko dira hemen, eta gainera pieza horiek nola sortzen dituzten ere erakutsiko diote jendeari, ikusi dezaten ze zaila den horrelako lanak eraikitzea”.

Okendo eta Katalunia plazan eskeiniko dira ikuskizunak. Groupe Acrobatique de Tanger konpainia eta Dennis Plassard eta  Yoann Bourgeois dantzariak dira euren lan berriak lehenengoz aurkeztera etorriko diren artistak. Tangerreko konpainiaren kasuan Marokoko betiko akrobaziak antzerki garaikidearekin uztartuko dituzte Halka ikuskizunean eta entseguak ere jende aurrean egingo dituzte. Plassardek aldiz, jendearen parte hartzea eskatuko duen lana  aurkeztuko du eta Bourgeoisek Fugue/Trampolin lana, Saioa Torreren hitzetan, “salto egin ostean dagoen lurra ikutu aurreko ingrabitate momentuari garrantzia ematen dion pieza poetikoa”.

Konpainia eta dantzari hauek behin baino gehiagotan eskeiniko dituzte beraien ikuskizunak, goizean hasi eta iluntzea arte. Baina eurenaz gain, Euskal Herriko konpainien eskaintza bilduko du domekako jaiak,  Dantzagunean lanean ari diren La Sala, Cielo Raso eta Ertzak konpainien lanak ere ikusi ahal izango direlako. Hooked lana eskeiniko du adibidez, La Sala konpainiak: “Oso la intimoa da da kontzeptualki baina zuzena eta bizia adierazteko moduan”, dio Torrek.

Domekan, goizeko 11etan hasiko da Zubideak Lyon. Dantzaren txanda izango da oraingoa, aurreko bi zitetan Poloniako Wroclaw hiriko Thanks Jimi jaialdiarekin eta Dublingo Bloomsdayekin bat eginda, musika eta literatura jorratu ondoren. Zubideaken azken zita uztailaren 31ean egingo da, Donostia kale antzerkia jorratzen duen Ljubljana hiriko (Eslovenia) Ana Desetnica jaialdiarekin lotuta.

Dokumentuaren akzioak