Dokumentuaren akzioak
Dantzaren nazioarteko egunaren harira egitarau zabala Durangon
Orain 29 urtetik mundu guztiko herri eta hirietan apirilaren 29an 
ospatzen duten Dantzaren Nazioarteko Egunagaz bat eginda, egitarau 
oparoa antolatu dute bihar eta etzirako Durangon. 
Turismo 
bulegoaren, udalaren eta San Agustin kulturgunearen babesagaz, Durangoko
  L'atelier dantza eskolak antolatu ditu apirilaren 30erako eta 
maiatzaren 1erako ekimenak. 
Zapatuan eta domekan, dantzak eta 
Durangon zein eskualdean dantzari jarduten dutenek beteko dituzte 
herriko kale eta txokoak; euren sorkuntzagaz eta arteagaz beteko dute 
Durango. Entsegu lokal eta eskoletatik, kalera aterako dute dantza, 
bihar eta etzi egun guztian zehar.
Apirilaren 30ean goizean 
hasita, hainbat dantza agerraldi, askotarikoak, izango dira Durangoko 
kale kantoi eta plazetan: Kriskitin dantza taldeak 11:30etatik aurrera 
Andra Marian eskainiko duen emanaldiak abiatuko du egitaraua, eta 
Udaletxeko plazan, San Agustin kulturgunean, Ezkurdin eta Plateruenean 
izango dira egun osoan zehar emanaldiak.
Askotariko dantzak 
izango dute asteburu honetan Durangon lekua: dantza klasikoa, euskal 
dantzak, funkya eta beste hainbat disziplinatako emanaldiak eskainiko 
dituzte.
 
    
                             Dokumentuaren akzioak
 
     
 
  
 
 
