Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren nazioarteko eguna ospatzeko hilabetea

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren nazioarteko eguna ospatzeko hilabetea

Martxoaren 25etik apirilaren 30era egingo dute Dantza Hilabetea. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei, eta horietako hainbat Donostian izango dira.
Egilea
Inaxio Esnaola
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/03/20
Lotura
Irutxuloko Hitza

Igande honetan, hilak 26, barra klasikoaren erakustaldia egingo dute Kontxan. 97an egiten hasi zirenetik dantzaren hilabeteko ospakizun jendetsuena bihurtu da. Barra txikian 838 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran, 641 dantzarik. 12:00etan ikus ahal izango dira dantzari gazteenak, eta 12:45ean izango da helduen txanda.

Apirilaren 1ean, berriz, Dantza Kalean ikuskizunaren 11. edizioa egingo dute, herritarrek dantzaz gozatu dezaten. Jazz dantza, garaikidea, klasikoa, neoklasikoa, euskal dantza, flamenkoa, hip-hopa eta ekialdeko dantzan lantzen dituzten koreograiak eskainiko dituzte elkarteko ikasleek. Arratsaldeko 17:30ean izango da.

Dantza Sariak apirilaren 29an banatuko dituzte Donostiako Udaleko Areto Nagusian (17:00), eta apirilaren 30ean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXI. festa egingo dute Viktoria Eugenia Antzokian (19:30).

Barra klasikoaren erakustaldia Kontxan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Dokumentuaren akzioak