Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an izan zen, baina Amurrioko Udal Dantza Eskolako kideek igande honetan ospatuko dute, maiatzaren 7an. Ikasleek eskolan egindako ariketak eta hainbat koreografia taularatuko dituzte Juan de Urrutia plazan, 12:30an. Interpretatuko dituzten lanen artean daude El Cascanueces, Chipollino eta Lasaitasun, besteak beste.
Amurrioko Udal Dantza Eskolak ibilbide luzea du udalerrian eta, azaldu duenaren arabera, “ikasleek dantzaren teknikak ezagutzeko eta eskuratzeko lehen pausoak ematen dituzte bertan, euren sormen-gaitasunak ahalik eta gehien sustatuz”.