Dokumentuaren akzioak
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur hainbat ekitaldirekin
«Urtebetetzeetan dantzatzen da, ezkontzetan, kalean, egongeletan, eszenatokian, eszena atzealdean. Poza eta mina adierazteko, erritual eta muturreko esperientzia. Dantza hizkuntza unibertsala da, bakea nagusi den mundu baten ordezkaria, eta berdintasunaren, tolerantziaren eta gupidaren alde». Horrela dio Waltzen mezuaren hasierak.
Mezuez gain, dantza ekitaldi ugari antolatu dituzte gaur mundu zabalean, baita Euskal Herrian ere. Kasurako, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkartea aste osoan eskaintzen ari da ekitaldiak, eta gaur izango da ekitaldi nagusia, Tolosako Leidorren, Dantzarien XI. Gala. Zenbait koreografia emango dituzte, kontzeptu eta ildo desberdinekoak, eguerdiko 12:30ean.
Barañaingo auditorioan ere dantza ekitaldi anitz daude antolatuta gaurko.
GERARDO VIANAREN OMENALDIA. Bilbon balletaren alorrean, Gerardo Viana dantzaria izandakoa omendu zuen Bilbao Balletek herenegun. Sobiet Batasunean irakasle moduan jardun zuen Vianak, koreografo bizkaitarra bera. Lola Greco flamenco dantzaria ere han izan zen.
Dokumentuaren akzioak