Dokumentuaren akzioak
Dantzaren Nazioarteko Eguna Donostian
Gaur, 20:00etan, Kursaal auditoriumean.
Biarritz Baletak 'Mozart ballets' obra eskainiko du
Biarritz Baletak ere hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Egunean. Mozart Ballets obraren zati bat erakutsiko dute dantzariek taula gainean. Bestalde, Dame quince minutos que quiero bailar lana dantzatuko du Leire Amonarriz gipuzkoarrak. Madrileko Balet Gazteak ere ez du galduko dantzaren egun handia. Jorge Garcia koreografo kubatarraren Majisimo obra prestatu dute jaialdirako. Dantzarien artean, Naroa Guruzeta donostiarra egongo da.Dantza jaialdian beste makina bat dantzari eta konpainia izango da egun osoan zehar. Horien artean, Londresko Manor House Company dantza taldea, baita Megalo konpainia ere. Guztiak dantzaren alde onena erakusteko asmoarekin etorriko dira, askorentzat dantza beren bizitza delako.Dokumentuaren akzioak