Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatu dute Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatu dute Elgoibarren

"Dantzatu beldurrik gabe, dantzatu bihotzez", horrela amaitzen da 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua, Crystal Pite dantzari kanadarrak idatzia, eta halaxe aritu ziren Elgoibarren ia 150 dantzari.
Egilea
Asier Orbea Ostolaza
Komunikabidea
Barrena Elgoibar
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2026/04/30
Lotura
Barrena Elgoibar

 

Dantzaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, apirilak 29. Elgoibarren elkarlanean antolatutako dantza jaialdiarekin ospatu zuten dantzarien eguna. Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Biraka dantza taldeak, Haizea emakume taldeak, Jubilatuen Biltokiak eta Estitxu Bravo dantza irakasleak antolatu zuten Dantzaren Egunerako egitaraua, Udalaren laguntzarekin.

Hasteko, Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak kalejiran irten ziren Udal Txistulari Taldeko kideen laguntzarekin, eta Kalegoen Plazatik Maalako parkera arteko bidea egin zuten. 18:30ean zen hastekoa dantza jaialdia Maalan, eta justu orduantxe lehertu zen ekaitza. Halere, arazo gabe egin ahal izan zuten jaialdia Maalako estalpean. 

142 dantzarik hartu zuten parte dantzaldian. Haritz, Biraka, Haizea eta Jubilatuen Biltokiko dantzariek hamahiru dantza egin zituzten.

Crystal Pite dantzari kanadarrak idatzi duen 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuaren laburpena irakurriz hasi zuten dantzaldia. Pitek gorputzak hitzik gabe ere mundua ulertu, sentitu eta adierazteko duen gaitasuna aldarrikatu du (irakurri hemen mezua). 

Dokumentuaren akzioak