Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren mundua astindu duen ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren mundua astindu duen ikuskizuna

Spirit of the dance' 25 milioitik gora lagunek ikusi dute mundu osoan

Egilea
Ainara Gorostitzu
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/05/19

Zortzi urte daramatzate bost kontinenteetan dantzatzen. Berrogei laguneko sei taldek osatzen dute dantza konpainia, eta talde horietako hiru mundu osoan ari dira dantzan (horietako bat etorriko da Bilbora) eta beste hiru taldeak AEBetan daude. 25 milioi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi dute dagoeneko ikuskizuna. Zenbakien aldetik, dantza mundua astindu du Spirit of the dance-k.

Arrakasta horren arrazoia ikuskizunak eskaintzen duen erritmo nahasketa da, Irlandako espiritua eta mundu osoko erritmoak batzen baititu. Irlandako musika eta dantza tradizionalek bat egiten dute Karibeko erritmoekin, tangoekin, jazzarekin, flamenkoarekin, klakearekin eta musika klasikoarekin. Erritmo bakoitzari duen indar eta energia guztia zukutzen diote, eta, hala, ikuskizun bizi-bizia egiten dute. Eta dantza tradizionalak formatu berritzaileetan aurkezten dituzte. Eta etengabe berritzen dute. Zortzi urteetan dantza egin duten herrialde bakoitzeko esentzia jasotzen saiatu dira, tokian tokiko folklorearen ezaugarriak berenganatuz. Gero nahasteko. Berritu dute, bada, ikuskizuna 2001ean Bilbon aurkeztu zutenetik.

Patricia Murray dantzari saritua eta David King produktorea dira Spirit of the dance-ren alma mater-ak. Eta horiengana munduan saritu duten beste hamaika dantzari batu da. Eta helburu bat dute guztiek, hasi zirenean eta gaur egun: publikoarengana iristea. Zuzen-zuzenean. Ikus-entzulearengana ailegatzea, publikoa hunkitzea. Eta helburu hori lortzeak egiten ditu handi Spirit of the dance ikuskizunaren inguruko zenbakiak.

MAITASUNARI DANTZA, ERRITMO BIZIZ. Jatorri irlandar eta ingeleseko berrogei dantzarik bi orduz egingo dute dantza Euskalduna jauregian. Erritmo zelten, zapateoen eta klakearen oinarrian, mitologia zeltatik hartutako istorio bat kontatuko dute dantzariek: is-torio erromantiko bat. Betiere- ko espirituak maitasun bila egiten duen ibilbidea deskribatzen du istorioak, dantzaren, musikaren eta gorputz adierazpideen bidez. Maitasuna dantzatuko dute.

Spirit of the dance, ordea, dantza ikuskizun bat baino askoz gehiago da. Argiz, soinuz eta bestelako efektu bereziz osaturiko ikusgarria da.

Ikuskizuna: 'Spirit of the dance'. Konpainia: The Irish International Dance Company. Eguna: Maiatzaren 24a. Ordua: 21:00 Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia

Dokumentuaren akzioak