Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren jai handia, Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren jai handia, Errenterian

VI. Erromeria Eguna antolatuko du Ereintza dantza taldeak hilaren 17an

Egilea
Xabier Lopetegi
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/07/02

Ikasteko aukera ere eskainiko du aurtengo ekitaldiak. Izan ere, Patxi Perez dantza maisuak Iparraldeko euskal jauzien inguruko ikastaroa emango du Esmalteriako plazan, 11:00etan. 12:30ean, berriz, kalez kalekoa egingo dute musikariek eta dantzariek. 13:00etan, dantza eta musika ikuskizuna izango da Zumardi plazan.



'Hari Gorri' ikuskizuna



Arratsaldeko seiretan, Hari Gorri izeneko erromeria egingo dute, Patxi Perezen gidaritzapean. Perezek egingo du musikari guztien arteko lotura, mikrofono baten bidez. «Ikuskizun freskoa» izango dela azaldu du Mayak, «musikarien eta ikusleen arteko interaktibitatea» erraztuko duena. 23:00etan, Trikizio taldeak dantzaldia eskainiko du Zumardian.



Eskarmentu handiko musikariak hartuko dute jendea mugiarazteko ardura: Laja eta Landakanda, Astiazaran anaiak eta Maider eta Itziar trikitilariak, Juan Mari Beltran dultzaineroa eta Ibon Koteron albokariak, besteak beste. Beltran Astiazaran anaiekin batera arituko da, soinu txikia eta dultzaina uzatartuko dituen emanaldian. Antzinako erromerietan ohikoa zen konbinazio hori berreskuratu nahi izan du Beltranek. Ereintza elkarteko txistulari taldea eta Zubietako Zanpantzarrak ere jaialdian izango dira.



Zatoz dantzara plazara lelopean, jendea aurrekoetan bezala parte hartzera deitu dute antolatzaileek, «hori baita jaiak arrakasta izan dezan falta den osagai garrantzitsuena». Mayak adierazi zuenez, «errazegi» ezartzen da askotan dantzariaren eta ikuslearen arteko muga. «Dantzaria oholtza gainean dagoena da, eta publikoa begira dagoena. Hori ongi dago, baina ezin dugu ahaztu herri dantzak erromeria eta jaialdiei esker jaso ditugula». Muga hori da, hain zuzen, Errenterian hautsi nahi dutena.

Dokumentuaren akzioak