Dokumentuaren akzioak
Dantzaren inguruko ekitaldi ugari hartuko ditu bere baitan Dantzaz jaialdiak
Emanaldiak ez ezik, ikastaroak eta beste ere izango dira, bihartik aurrera, ia guztiak Donostian
Dantzaz jaialdia Dantzaren Nazioarteko Egunaren jarraipen moduan antolatua da, Filgi Claverie Biarritz Baleteko gerenteak dioenez. «Ez da Maiatza Dantzan berri bat, baina aurrerantzean urtero egin dadin nahi genuke. Funtsean, dantzaren alor guztiak jorratu eta gure eguneroko lana erakustea da nahi duguna».
Ekitaldi guztiak Egiako kultur etxean izango dira, Maai Van Houtek maiatzaren 24an Miarritzeko Gare du Midin egingo duen master-class-a izan ezik.
Dantza emanaldiei dagokienez, garrantzitsuenak honako hauek izango dira: L'Eventail konpainiaren Le ballet des masques, hilaren 17an; Euskadiko Koreografo Gazteen Erakustaldia, hilaren 22an; eta Mudances konpainiaren Origami, hilaren 24an.
Tailerren alorrean, Van Houtek Miarritzen egingo duenaz gain, aipagarria da Sonia Schoonejans eta Soahanta de Oliveirak hilaren 17an egingo dutena.
Dokumentuaren akzioak