Dokumentuaren akzioak
Dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak" iragaiten dira Miarritzen
2007az geroz, eta Interreg IV A fondoen laguntzaz, Malandain Ballet Biarritz baletak eta Victoria Eugenia antzokiak dantzaren inguruko ekimenak antolatzen dituzte Biarritz eta Donostia artean.
Iaz kultur eragile horien arteko elkarlana ofiziala bilakatu zen
Miarritzeko eta Donostiako Herriko Etxeekin izenpeturiko helburu
hitzarmenari esker eta Ballet T
izena hartu duen Europako lehen "mugaz gaineko koreografia zentroa"ren
sortzearekin. Horren helburua "Miarritzetik harago joatea da eta
koreografia artearen alde aritzea Euskal Herri osoa kontutan hartuz".
Bestalde, Bilboko Frantses Erakundearen ekimenez, elkarkidetza lan bat hasi da Bilboko Fundicion
aretoarekin. Lehen proiektua azken honek proposaturiko bi dantza
konpainia aurkeztea izanen da : Natxo Montero eta Organik. Bi konpainia
hauen inguruan, tailerrak, errepika publikoak eta ikusgarriak antolatuak
izanen dira Lapurdin.
Dokumentuaren akzioak