Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren inguruan mihiak dantzan Karrisolasan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren inguruan mihiak dantzan Karrisolasan

Asteazkenean, otsailaren 19an Karrisolasa, Karrikiriren dendan, arratsaldeko 19.00etan.
Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Mota
Elkarrizketa
Data
2014/02/18
Lotura
Euskalerria Irratia

Oraingo honetan “Dantza Iruñerrian” izanen da gai nagusia. Juan Carlos Ornat, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko lehendakariak hainbat gai, galdera eta erronka jarriko ditu mahai gainean, solasaldia abiarazteko. Gaur Euskalerria Irratian izan da eta esan digu Franco hil ondoren hamaika dantza talde sortu zirela han-hemenka euskal nortasunaren aldarrikapen gisa. Gerora murriztu egin da taldeen kopurua baina ezin dela esan zaletasuna krisian dagoenik. Dantzazale asko ari dira ikasten eta dantzaten Karrikadantza bezalako ekimen arrakastatsuetan. Afizio gutxiago, hori bai, gazteen artean, oro har. Gai hauetaz mintzatuko dira, besteak beste Karrisolasaren saio honetan.

http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2014/02/images5.jpg

Dokumentuaren akzioak