Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren hilabetea abiatuko dute asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren hilabetea abiatuko dute asteburuan

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/04/02
Lotura
Irutxuloko Hitza

Dantza_Kontxa

Barra klasikoaren erakustaldia, Kontxako barandan.Donostia Kultura

Larunbatean, hilak 5, Alderdi Ederren XVII. Dantza Kalean saioa egingo dute. Hamahiru eskoletako 281 dantzarik parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.

Igandean, hilak 6, XXVII. Kontxako barandaren erakustaldiaz gozatu ahal izango da, Kontxako pasealekuan. 31 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1.476 ikaslek parte hartuko dute.

Dantzaren Hilabeteari bukaera emateko, maiatzaren 4an, 12:00etan eta 19:00etan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVIII. Gala ospatuko da Viktoria Eugenia antzokian. Besteak beste, Ion Agirretxe, Cristina Casa, Alejandro Polo eta Gaizka Morales (horiek guztiak, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalekoak), Mikel Arana, Uikan Dantza eta Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma konpainiek parte hartuko dute.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Gorka Duran eta Alberto Sagardia saritzea erabaki du aurten. Gorka Duranek, 2025eko Errebelazio Saria jasoko du eta Alberto Sagardiari aipamen berezia egingo diote. Sari-emate ekitaldia galan bertan egingo da. Galarako sarrerak Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean eskura daitezke.

Dokumentuaren akzioak