Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren gailur bat

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren gailur bat

Kritika, Giselle

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2008/05/04

Bi talde desberdin ikusi genituen agerraldi bakoitzean. Beraz, koordinazio eza sumatu genuen hasierako ekitaldiko dantzari taldean eta batzuen kasuetan jarrera egokia menperatzeko zailtasunak ere bai. Horrelakoak nabariagoak izan ziren gortesauen aurrean bi lagunek dantzatu zutenean. Aitzitik, bigarren ekitaldiko Willien taldeak nahiko ondo egin zuen oinetako behatzen gainean egin beharreko dantzaldia, balleta hau menperatzeko ezinbesteko den giltzarria, arabeske bat edo beste kenduta. Beste aldetik, dantzari izarrek polito egin zituzten pantomimak eskatzen dituen keinuak eta dantza jarrera. Lan gehien eraman zuen rola Kutxeruk dantzatu zuen Giselleren pertsonaian. Honek dantzaldi sinesgarria bete zuen, teknikaren jabea izanik, ziurtasuna eta dotorezia behatzen gaineko puntetan, grazia handiko pas de chats, edo bikotearekin eginiko pas de deux.

Igor Yebra etxeko izarrak sasoian dagoela erakutsi zigun. Indarra, ziurtasuna eta zuzentasuna azaldu zituen jauzietan --jetés-, edo pirouettes-etan, birak eta bikotearekin. Biak ala biak guztiz txalotuak izan ziren antzokia bete bete zuen jendearen aldetik. Asko gustatu zitzaigun Scherbakovaren teknika landua Mirta erreginaren rolean eta Dussarps-en erregulartasuna. Noizko gure ballet konpainia nazionala hegoaldean?

 

Ikuskizuna: Adolphe Adamen Giselle.
Konpainia: Bordeleko Nazional Operaren Balleta.
Zuzendari artistikoa: Charles Jude.
Koreografia: Ch. Jude, Jean Coralli eta Jules Perrot
Bakarlariak: O. Kutxeruk, I. Yebra, L. Dussarps, N. Sherbakova.
Lekua: Bilboko Arriaga antzokia.
Eguna: maiatzaren 2a.

Dokumentuaren akzioak