Gaur eta bihar, abenduaren 18an eta 19an, Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek dantza, musika eta arte bisuala lotuko dituzte Arriaga Antzokian burutuko duten Fordlandia izeneko ikuskizun berrian. Bi saioak 19:00etan izango dira. Ikusgarria “inspirazio utopikoko gaua da, antzerkian dauden sormen- eta teknika-aukerak ahalik eta gehien ustiatzen dituena”.
Anna Hop, Yuri Possokhov, Juanjo Arques eta Christopher Wheeldon koreograforen talentuan oinarrturik , eta zinema, dantza eszenikoa, argia eta musika fusionatuz sortu da artelan hori. Eta bertako protagonistak Lacarra eta Golding dira, dantzaren eta hausnarketa zinematografikoaren arteko sokaren gainean. Biek “erabateko ikuskizuna osatzen dute, dantza, musika eta arte bisuala etengabe elkar lotzen dituena, ikusleak sentiaraztera eta ihes egitera eramateko asmoz”. Lacarraren esanetan, “norberak erabaki behar du arreta errealitatean edo ametsean jarriko duen, desilusioan edo itxaropenean».
Fordlandia film labur batekin hasiko da, bertan antzoki huts bat eta eszenatoki biluzi bat. Bi dantzariak sartuko dira eta une horretatik aurrera, piezak film laburren bidez elkarlotuko dira, eta dantza-bikotearen adierazkortasunetik emozioa sortzen da. Istorio narratiborik ez duen arren, Fordlandia “harremanetan oinarritzen da eta, batez ere, baita maitasuna dagoenean ere, harreman batean gerta daitezkeen behartutako banantze moduetan”.