Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren Eguna ospatuko dute Bergaran maiatzaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Eguna ospatuko dute Bergaran maiatzaren 25ean

Egilea
Uxue Arakama
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2025/05/19
Lotura
Goiena

Lehenengoz ospatuko da Dantzaren Eguna Bergaran. Domeka goizean egingo dituzte ekitaldiak hainbat gunetan.

Taupa Dantza Taldeak, Camden Dance Studiok, Moises Azpiazu Dantza Taldeak eta Bergarako Musika Eskolak lankidetzan antolatu dute ekimena eta musikaz eta alaitasunez beteko dute herria.

Goizean hasiko da jaia, 11:30ean Laboratorium Museoan. 12:15ean Ariznoa Plazan (epaitegien aurrean) jarraituko dute dantza ikuskizunek, eta 13:00etan amaituko da San Martin Plazan. Parte-hartzaile guztiak elkartuko dira bertan, ekitaldiari amaiera biribil bat emateko.

Dokumentuaren akzioak