Dokumentuaren akzioak
Dantzaren Eguna dela eta, egitarau zabala antolatu da
Gaur Lasarte-Orian 225 ikaslek emanaldi bat eskainiko dute
Taldeko lehendakaria den Josu Mujikak atzo eman zuen egitarauaren berri, dantzarentzat espazio propio bat aldarrikatzen zuenarekin batera. Ahalegin horren barruan sartzen dira bihartik apirilak 19a bitartean gauzatuko diren saioak, hala nola, eta eguraldiak uzten badu behintzat ez baita aurten ere faltako hain argazki ikusgarria eman ohi duen Donostiako Kontxako barandako barra klasikoko erakusketa.
Badira, hala ere, berrikuntzak aurtengo ospakizunean, izan ere, aurrekoetan ez bezala, Dantza-Sarien banaketa egingo da, 20 urteko ibilbidean elkartearen alde lanean aritzeagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei eskerrak emateko asmoz. Hilaren 29an Donostiako udaletxeko batzar-aretoan egingo den ekitaldian zehar emango zaizkie sariak omenduei.
Zaletu hutsek ere izango dute ordea paradarik ikuskizunez gozatzeko. Gaur esaterako, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean elkarteko 225 bat ikaslek dantza erakusketa bat eskainiko dute, balet klasikoenetatik hasi eta joera modernoenetarainoko piezak aurkeztuko dituztelarik, eguerdio 12:00etatik aurrera.
Ordu berean, bihar Kontxako barandan dantza erakustaldia izango da. Bihar zortzi, hilaren 13an, izango du jarraipena. Tolosako Leidor Antzokian ospatuko den Dantzaren Nazioarteko Egunaren VII. Jaiarekin 12:00etatik aurrera.
Dokumentuaren akzioak