Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Dantzaren bitartez nork bere burua gainditu dezakeela ikasi dut»

Dokumentuaren akzioak

«Dantzaren bitartez nork bere burua gainditu dezakeela ikasi dut»

Irrintzi dantza taldean zazpi bat urterekin hasi zen Adirane Peñagarikano (Zumarraga, 1998), eta ordutik dantzaren harra barruan sentitu du. Azken urtea «emozioz beteta» egon dela dio. Aurtengo Zumarragako Santa Isabel jaietan, ezpata-dantzarien kapitaina izan da eta Zumarragako dantza solteko lehiaketan parte hartu du.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Elkarrizketa
Data
2017/07/24
Lotura
Goiberri

Zer da zuretzat dantza?
Hasi nintzenean zer zen ez nekien, baina urtetik urtera asko ikasi dut eta aberasten joan naiz. Azkeneko urte hauetan dantzak esanahia handia hartu du niretzat.
Ni oso urduria naiz eta dantzaren bitartez eszenatokian egoten ikasi dut, nork bere burua gainditu dezakeela ere bai, areago taldekideen babesean.

Kapitain izan zara…
Irrintzin urte osoan lanean aritu denari ematen zaio aukera. Nik nire burua gai ikusten nuela eta kapitain izateko gogoz nengoela esan nuen, eta baiezkoa eman zidaten; aurreko urtean sokan atera nintzen.

Urduria zarela esan duzu. Egun hartan nola ibili ziren zure kirioak?
Urduritasuna egun batzuk lehenago sentitzen hasi nintzen. Gero, baselizara sartzeko unean poza, ilusioa, zirrara eta dantza egiteko gogoa sentitu nituen. Une batez urduritasunak gaindituko ninduenaren beldur izan nintzen, baina ez, gozatu nuen.

Abuztuaren 15ean ere egingo duzue ezpata-dantza.
Bai, eta ordura arte entseguek ez dute etenik izango.

Eta ikasturte berriarekin zer etorriko da?
Haur hezkuntza ikasten ari naiz Ordizian eta praktikak egingo ditut. Irrintzin ere, 5-6 urteko haurrei dantza egiten erakusten hasiko naiz. Dantza beste espresio modu bat dela transmititu nahiko nieke. Niri dantza egitea gero eta gehiago gustatzen zait.

Adirane_Penagarikano

Dokumentuaren akzioak