Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren besta handia ospatu zen atzo Uharten

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren besta handia ospatu zen atzo Uharten

Asteburuan zehar Amaiur Dantza Taldearen FolkLore eguna ospatu zen. Larunbatean bestari Iruñean ekin bazitzaion ere, atzo Uhartera iritsi ziren dantzari eta musikariak.
Egilea
Iñaki Porto
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2014/04/14
Lotura
Noticias de Navarra

Hala, 11.30ean kalejira bat egin zen San Juan plazatik hasita eta, bi ordu beranduago, 13.30ean, plaza horretan bertan dantza ikuskizuna eskaini zen. Donostiako Goizaldi taldeak eta Sardiniako Mamutzones di Samugheo taldeak euren dantza erakustaldia eskaini zuten bertaratu zirenen gozamenerako. Hala ere, aurtengo edizioan Amaiur Dantza Taldeak ekitaldia zabaldu nahi izan du apirilaren 16ra bitartean eta apirilaren 22tik 25era bitartean ikusgai izanen den argazki erakusketa batekin. Uharteko Kultur Etxean kokatu diren erakusketa honetan, FolkLore egunean orain artean parte hartu izan duten taldeen irudiak bildu dira. Erakusketa 10.00etatik 14.00ak arte eta 17.00etatik 21.00ak arte bisitatu ahal izango da.

Atzoko dantza erakustaldian Donostiako Goizaldi eta Sardiniako Mamutzones di Samugheo taldeek parte hartu zuten.

Atzoko dantza erakustaldian Donostiako Goizaldi eta Sardiniako Mamutzones di Samugheo taldeek parte hartu zuten. Miren Mindegia

Dokumentuaren akzioak