Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren «lehen zerbitzaria»

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren «lehen zerbitzaria»

Egilea
Arantzazu Muñoa
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/11/23

Dantzan berritzailea izan da Maurice Bejart koreografoa. Zegoenarekin hausten saiatu zelako polemika bat baino gehiago eragin zuen. Atzo hil zen, Lausanan (Suitza), 80 urte zituela.

Aitari esker sartu zen dantzaren munduan, 13 urte zituela. Parisen filosofia ikasketak egin arren, dantza ez zuen inoiz albora utzi.

50eko hamarraldian hasi zen koreografo lanetan, eta berehala sortu zuen bere konpainia. «Interpretazioaren esentzia aurkitzen saiatzen naiz», esan zuen behin bere konpainiaz galdetu ziotenean. Dantzari aparta zen adituen esanetan. 200 koreografia baino gehiago sortu zituen guztira, baina ez zen, hala ere, dantzaren jabe sentitu: «Dantzaren lehen zerbitzaria da koreografoa, inondik ere ez dantzaren jabea».

Dokumentuaren akzioak