Dokumentuaren akzioak
Dantzarekin buru-belarri
Patxi Montero - Dantza irakaslea
Oraingo aste bukaeran, zer?
Aste bukaerak jarduteekin lotzen
ditut gehienetan, izan dantza (aste bukaeran Errenteriara noa) edo izan
eskola: oraingoan Habori eskolarekin lotutako ekintzak Andaluzian
direnez, etxeko lanak egin, familiarekin elkartu –Elene iloba txikiaren
urtebetetze ospakizuna daukagu– eta lagunekin egoteko aprobetxatuko dut.
Zelako dantzak erakusten dituzue Eskoriatzan?
Munduko
dantzen barruan edozein lekutako folkloreko dantzak sartzen dira. Hala
ere, batez ere Europa aldekoak dantzatzen ditugu, baita Armenia,
Israel, Mexiko edo AEBetakoak ere. Parte hartzeko dantzak dira, ez
ikustekoak. Talde izpiritua lantzeko zirkuluan, denok elkarrekin
dantzatzeko moduko dantzak dira, aproposak edozeinek dantzatzeko.
Dantzak ikasten jarraitzea ere oso gustuko dut; adibidez, Aste
Santurako badaukat plana Errusiako dantzak ikasteko, eta momentuan
Euskal Herriko plazako
dantzak ikasten nabil martitzenero, Durangon.
Kazetaritza eta musika alde batera lagata orain, ala?
Lagata
ez, baina aldatuta. Musika, dantzen bitartez lantzen dut orain. Eta
Habori eskolarako kazetaritza lanak ere egiten ditut, komunikazio
arduradun gisa.
Dokumentuaren akzioak