Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarako lehen hitzordua Aratosteetan

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako lehen hitzordua Aratosteetan

Egilea
Urrats Dantza Taldea
Komunikabidea
Plaentxia
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2023/01/22
Lotura
Plaentxia
2022ko dantza saioa karpan.

Urrats dantza taldeak urteko lehen hitzordua antolatu du Aratosteetan: dantza-kalejira. Otsailaren 17an (barixakuan) egingo dute. “Adin guztietako dantzazaleak batu nahi ditugu, elkarrekin kalez kale dantzan egiteko. Aratosteetako dantzak, polkak, mutxikoak eta abar dantzatuko ditugu herriko musikariek lagunduta”, adierazi dute taldeko kideek. Dantzak praktikatzeko bi saio ireki egingo dituzte bi domekatan: lehena, urtarrilaren 29an eta bigarrena, otsailaren 12an. 

Urratsek otsailaren 17an (barixakua) ezarri du aurtengo lehen dantza hitzordua: Aratosteetako dantza-kalejira. Egun horretan, ikastetxeko gaztetxoek ospatuko duten Euskal Aratosteei segida emanez, arratsaldeko 18:00etan, dantza-kalejira egingo dute Plaza Zaharreko karpatik abiatuta. Asmoa da herriko musikariak lagun hartuta, adin guztietako dantzazaleek herriko kaleetan elkarrekin dantzan egitea: aratosteetako dantzak, polkak, plaza dantzak (fandango eta arin arinak, mutxikoak…) eta abar. 

Hala, datozen asteetan, bi domekatan, saioak irekiak egingo dituzte dantzak praktikatzeko. Hala, urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an kiroldegiko ginmnasioaren aldameneko gelan elkartuko dira, goizeko 11:00etatik 12:30era bitartean.

Jantziei dagokienez, Urratsek proposatzen du euskal aratosteetako jantziekin ateratzea eta horretarako hainbat osagarri eskainiko ditu: zakuak, kapelak, koloretako zintak… Dena den, janzkera librea izango da eta kalejiran bakoitza nahi duen moduan jantzita atera ahalko da.  

Dantza taldetik herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera. 

Dokumentuaren akzioak