Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarako hitzorduz betea dator iraileko hondar asteburua Baztanen

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako hitzorduz betea dator iraileko hondar asteburua Baztanen

Larunbatean Dantzari Eguna Iruritan eta Pirinioetan dantzan jaialdia Arizkunen eta igandean Mutildantza Eguna Elizondon

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2015/09/24
Lotura
Erran

Dantza maite duenarentzat asteburu polita izanen da irailaren hondarrekoa Baztanen. Larunbatean Iruritan eta Arizkunen eta igandean Elizondon izanen da dantzak ikusteko ez ezik dantzatzeko aukera.

Irailaren 26an, larunbat eguerdian, Dantzari Eguna ospatuko dute Iruritako plazan, Iruritako Dantzari Elkarteak eta Kultura Batzordeak antolatuta. Egun berean, arratsaldeko 5etan Pirinioetan dantzan jaialdia eskainiko dute Arizkunen Itsaisuko Ataitze, Paueko Menesters gascons, Larraineko dantzariak, Gallartako Harrigorria eta Baztango Baztandarrak dantza taldeek. Dantza emanaldia eta ondotik dantza irekiak izanen dira nahi duen guziendako. Biharamonean, igande eguerdian Mutildantza Eguna antolatu du Jo ala Jo kultur elkarteak Elizondon. Emanaldiaren ondotik dantza irekiak izanen dira nahi duen guziendako.

Iruritan Dantzari Eguna ospatuko dute larunbat eguerdian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Dokumentuaren akzioak