Dokumentuaren akzioak
Dantzarako hitzordua bihar arratsaldez Iñurritzako erromerian
Iazkoan oso erromeri polita izan zen, arrakasta
handiarekin eta beste horrenbeste espero da biharko. Zentzu honetan, 55
bat lagun ibili dira Plaza Dantza ikastaroetan maiatzeko larunbatetan
zehar, horietatik erdiak hastapen mailakoak eta beste erdiak jarraipen
maila egin dutenak.
Dantza saioekin gertatu ohi den bezala, partaideen
gehiengoa emakumezkoa izan da. Goizane Arregirekin egindako saioez
gain, Iparraldeko dantza maisuekin bina saio egiteko aukera izan dute
bi taldeek. Bihar aukera ikasitakoa plazaratzeko.
Dokumentuaren akzioak