Apirilaren 5ean eta 6an (larunbatean eta igandean) ospatu da Euskal Jaia Ermuan. Bertako 100 dantzarik hartu dute parte asteburuan zehar antolatutako ekitaldi desberdinetan: Erakustaldiak, kalejirak, saio gidatuak, plaza dantzak, Ermuan Kantuan, dantza-poteoa, erromeria... Eta ez dira bakarrik egon: Larunbatean, Nuestra Señora de las Nieves dantza talde burgostarrarekin batera emanaldia eskaini zuten Txindurrikoek plazan; eta, igandean, Bizkaia osoko dantza eskoletako (Durango, Berriz, Sestao, Elorrio, Abadiño... eta, nola ez, Mallabiko) ume pila bertaratu ziren. Eguraldia lagun, egun ederraz disfratu ahal izan zuten eta dantzarako gogoa aski asetuta bueltatu ziren etxera.
Dokumentuaren akzioak
Dantzarako gogoa asetu zuten Ermuko Euskal Jaian
Txindurriko zein lekutatik etorritako dantzariek eta ikusleek asteburu polita pasa zuten Ermuan, Euskal Jaiaren programazioaren baitako dantza-kantu saio eta ikuskizunekin.
Argazkiak: Iratxe Odriozola, Josu Gomez, Jabi Vidal eta Estibalitz González.
Dokumentuaren akzioak