Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarako gogoa ase dute Eskoriatzan

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako gogoa ase dute Eskoriatzan

Egilea
Oihana Elorza Gorostiza
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Eskoriatza
Mota
Albistea
Data
2025/01/26
Lotura
Goiena

Dantzarako hitzordua egoten da jarrita Eskoriatzako Zaldibar aretoan negu parteko hilabeteetako azken zapatuetan. Urtarrilekoan, Duo Imperial bikoteak jarri du musika eta abestu ditu rantxerak zein pasodobleak. 

Urrian hasi eta martxora bitartean dantza egiteko hitzordua antolatzen dute Zaldibar antzokian hileko azken zapatuetan Udalak eta erretiratuen elkarteak, elkarlanean. Atzo, hilak 25, izan zen urtarrileko dantza saioa eta saltsa, dantza lotuak, rantxerak zein pasodobleak dantzatu zituzten Duo Imperial bikoteak jarritako eta abestutako kantuekin.

Datorren bi hilabeteko musikariak lotuta dituzte dagoeneko. "Musikaz gu arduratzeko eta proposamenak geuk egiteko esaten digu Udalak, eta elkarlanean antolatzen ditugu saio hauek. Musikari desberdinak ekartzen saiatzen gara. Adibidez, otsailean DJ bat etorriko da eta martxoan Elizondoko soinujole bat. Saio irekiak izaten dira, edonor etor daiteke dantza egitera eta egia esan badute arrakasta, etortzen direnak gustura ibiltzen dira", dio Eskoriatzako erretiratuen elkarteko Arantxa Iregik.

Dokumentuaren akzioak