Dokumentuaren akzioak
'Dantzara' saioarekin hasiko da gaur 'Maiatza Dantzan' ikuskizun zikloa
Nava Jeevan elkartearen aldeko dantza saioa 19:00etan hasiko da Maria eta Josen
Indiako haur eta behartsuen aldeko lan eskerga egiten duen Nava Jeevan taldearen aldeko 'Dantzara' saioarekin hasiko da aurtengo Maia-tza Dantzan. Dantza saioen artean, Nava Jeevanek bultzatzen dituen proiektuen berri emango dute bertako kideek. Hilabete honetako beste ikuskizun denak bezala, 19:00etan hasiko da saioa, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Sarrerak 3 euroan daude salgai turismo bulegoan, eta biltzen den diru guztia elkarteari emango zaio.
Aurreko urteetako ekitaldiekin alderatuta, izango dira berrikun- tzak aurtengoan. Alde batetik, ez dira haurren saiorik izango. Antolakuntzak ikusi du urtean zehar izaten direla hainbat aukera dantza eskola hauetan ikasten dutena jendaurrean erakusteko. Bestetik, aire berria eman nahi izan zaio, eta aurrez ikusi gabeko taldeak gonbidatu dira Maria eta Jose oholtzara.
Euskal dantzak, pasodobleak, dantza neoklasikoa edo jazz pausoak ikusteko aukera izango da gaurkoan. Parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: Jose Mari Orbegozoren ikasleak, Alima ekialdeko dantza taldea, Kulunka dan-tza, Pavisen neoklasikoa, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola, Alima garaikidea eta Leire Urresti, Isaak Aranberri eta Jone Osa.
Kalez kale, plazaz plaza
III. Maiatza Dantzan ziklo ibiltaria izango da eta herriko hainbat txoko bisitatuko ditu. Hala, datorren larunbatean (maiatzak 17), dantza klasikoa izango da Kantauri plazan. Maiatzak 24an, dantza neoklasikoen saioa izango da Estazioan. Maiatzak 28an, euskal dantzen ikuskizuna izango da Odieta pilotalekuan, eta amaitzeko, maiatzaren 31n, areto dantzak Alai auzategian.
Dokumentuaren akzioak