Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan Tzan jaialdian, gorputza erdigunera

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Tzan jaialdian, gorputza erdigunera

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2022/10/24
Lotura
Alea
Ertza konpainiak 'O tempo diz' lana aurkeztuko du. / Ertza

Dantza garaikide jaialdia urriaren 28tik 30era ospatuko du Baratza aretoak.

Ate joka da Dantzan Tzan jaialdiaren seigarren edizioa. Dantza garaikideari eskainitako asteburu honetan gorputza izango da protagonista, eta publikoak euskal, estatu eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du. Baratza aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin.

Jaialdia ostiralean, urriaren 28an, hasiko da Barrundian, egitarau bikoitzarekin. Alde batetik, Lamajara Kolektiboak bere Almágica lana aurkeztuko digu, izen bereko Tinerfeko herriaren nortasuna, idiosinkrasia islatzen duena. Eta bestetik Ertza konpainiak O tempo diz erakutsiko du, konpainiako Asier Zabaleta zuzendariaren eta Mozambikeko bi gazteren arteko lankidetza lana. Piezak denbora bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, lengoaia koreografiko urbanoak, tradizionalak eta garaikideak konbinatuz. Hitzordua Barrundiako kiroldegian izango da, 20:00etan.

Larunbatean, urriaren 29an, Pauline Gervais dantzariaren hiru pieza labur ikusi ahal izango dira: Human tripod, Herbert eta Echo. Pauline Gervais Kanadako promesa gaztea da. Haren bisita Euskadi-Quebec lankidetza-esparruaren barruan egiten da, Euskadiko zenbait konpainia Quartiers Danses jaialditik igaro ondoren. Jaialdi horretako artista elkartua da Gervais.

Jaialdia urriaren 30ean amaituko da, mugimendu biziarekin. Programazio hirukoitza Ikigai, Royal Cloud eta Jone Amezaga eta Manu Gaigne bikotearen eskutik. Ikigai taldeak Nakamas eta Komorebi dantza lanak ekarriko ditu. Ondoren, Royal Cloud, dantza urbanoa, impro, gazteria eta energia izango dira. Bukatzeko Jone Amezaga eta Manu Gaigneren Remedios Vals

Jaialdian, gainera, Pauline Gervaisen masterclass bat egongo da Jose Uruñuela dantza kontserbatorioan; dance tech; Un recorrido por las posibilidades tecnológicas de la realidad inmersiva para la danza y las artes en vivo mahai ingurua; El Hervidero dantza eta pentsamendu proiektuaren aurkezpena; etab.

Dantzan Tzan Festen ikuskizunetarako sarrerak eskuragarri daude jada www.salabaratza.com webgunean. Aldez aurreko sarrerak 8 euroko prezioa du (10 euro leihatilan). Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandekoak 19:00etan.

Dokumentuaren akzioak