Dokumentuaren akzioak
Dantzan tarte atsegina izan dute herritarrek
Herritarrek bat egin dute gaurkoan Patxi Monterok gidatzen duen Herrixa Dantzan dantzaldi irekiarekin eta ohi moduan, Garaia Berrikuntza Guneko jatetxean, tarte atsegina eman dute lagun artean dantzan. Saio hauetara bertaratzen diren asko, trebatuak dira dagoeneko dantzan eta hauek, hasiberriagoekin elkartuta, Euskal Herriko eta Europako beste txoko batzuetako dantza tradizionalak dantzatu dituzte modu ludikoan.
Sokan, binaka edota taldeka banatuta, erritmo ezberdinak izan dituzte dantzatzeko eta arratsaldeko 20:00etatik hasita, giro ederrean egin du aurrera dantzaldi irekiak. Argia da ekimen honen helburua; adin ezberdineko herritarrak dantzan bildu eta ondo pasatzearena, alegia. Hori izango da Herrixa Dantzan saioen arrakastaren arrazoia, izan ere, Arrasatekoak ez ezik, bailarako jendea ere hurbildu da gaurkoan Garaia Berrikuntza Guneko jatetxera eta honez gain, azkenaldian, bailarako herrietan ere zabaldu da ekimen hau.
Dokumentuaren akzioak