Dokumentuaren akzioak
Dantzan pasa dute asteburua
Erketz dantza taldeak antolatuta, Dantzari Eguna eta Dantzari Txiki Eguna ospatu dira asteburu honetan, larunbat eta igandean hurrenez hurren.
Erketz bera, Kantabriatik etorritako Suances eta Usurbilgo Orbeldi aritu ziren atzo Okendo plazan, ordubete pasatxoz. Euren errepertorioko dantza onenak eskaini zituzten ikuslez lepo zegoen oholtza inprobisatuan.
Gaur berriz, dantzari gazteenen txanda izan da. Lurra, Ereintza, Arkaitz, Urki, Kukuka eta Erketz taldeek hartu dute parte aurten. Goizean zehar herriko kaleetan barrena desfilatu dute, zenbait gunetan geldialdia egin eta dantzak eskainiz. Udaberri elkartean indarrak hartu eta gero, Okendo plazako oholtzan aritu dira, giro ederrean. Bakoitzak hiruzpalau dantza taularatu ditu, eta bukaeran, Ttirriki-Ttarrakako kideen doinuek lagunduta, arin-arina, fandangoa eta kalejira dantzatu dituzte.
Dokumentuaren akzioak