Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan ospatu dute Leizarra taldearen eguna

Dokumentuaren akzioak

Dantzan ospatu dute Leizarra taldearen eguna

Egilea
Amaia Txintxurreta Guridi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2022/05/29
Lotura
Goiena

Zazpi taldetan banatuta, 70 neska-mutiko inguru ibili dira dantzan goizean. Kalejiran, Arkupen hasi dute eguna, eta hiru geldialdi egin dituzte: Iturrizar eta Irusta plazetan eta Durana kalean. Alardearekin, Herriko Plazan eman diote egunari bukaera.

Beste urte batzuetan bailarako beste dantza talde batzuk joan izan dira Aretxabaletara, bertako Leizarra dantza taldearen eguna ospatzera. Aurten, baina, herrikoak bertakoak izan dira protagonistak.

Taldeko Mikel Arceren hitzetan "oso ondo" joan da antolatuta zeukatena eta ikasturteari bukaera San Juan bezperan emango diote, musika eskolakoek antolatutako dantza emanaldiarekin.

Dokumentuaren akzioak