Beste urte batzuetan bailarako beste dantza talde batzuk joan izan dira Aretxabaletara, bertako Leizarra dantza taldearen eguna ospatzera. Aurten, baina, herrikoak bertakoak izan dira protagonistak.
Taldeko Mikel Arceren hitzetan "oso ondo" joan da antolatuta zeukatena eta ikasturteari bukaera San Juan bezperan emango diote, musika eskolakoek antolatutako dantza emanaldiarekin.