Dokumentuaren akzioak
Dantzan jarriko dute Hondarribia
Bihar izango da lehen ekitaldia, eta dokumental bikoitza aukeratu dute lehen hitzordu horretarako. Kemen 50 urte dokumentala eta Azken dantza maisua dokumentala emango dituzte 19:00etan hasita Itsas Etxean. Sarrera doakoa da, baina eskuratu behar dira. Egin klik hemen sarrera eskuratzeko.
Ostiral arratsalderako berriz, erromeria antolatu dute. 19:00etan izango da Santa Maria Madalena plazan, eta euria eginez gero Itsas Etxera eramango dute emanaldia. Kemen Dantza taldearen dantza saioak hartuko du lekukoa larunbatean, 18:00etan. Santa Maria Madalena plazan egingo dute saioa, eta euria egiten badu, berriz, Soroetara lekualdatuko dute.
Hilaren 26an, igandean, berriz, txikienak izango dira protagonista, Dantzari Txiki eguna antolatu baitute. Parte hartuko dutenak, honakoak: Adaxka-Kemen Dantza taldea, Oñatiko Oñatz Dantza taldea, Galdakaoko Andramari Dantza Taldea, Hendaiako Akelarre Dantza Taldea, eta Hondarribiko musika eskolako dantzariak. 10:00etatik aurrera herrian barrena ibiliko dira dantzariak, eta 12:00etan dantza emanaldia egingo dute Arma Plazan.
Dokumentuaren akzioak