Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan jarriko du Mutriku Umeen Euskal Jaiak

Dokumentuaren akzioak

Dantzan jarriko du Mutriku Umeen Euskal Jaiak

Egun osoko egitaraua prestatu du Gure Ametsa dantza taldeak zapatuan [ekainak 8] ospatuko den Umeen Euskal Jairako. Zarauzko Jalgi Dantza taldeko haurrek ere parte hartuko dute.
Egilea
Garazi Burgoa
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2024/06/06
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

Betiko formatuarekin itzuliko da Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak zapatuan [ekainak 8] antolatu duen Umeen Euskal Jaia. Zarauzko Jalgi dantza taldekoekin batera ospatuko dute eguna mutrikuarrek. Iaz Erromeri egunarekin batera antolatu zuten zapatuan antolatuko duten eguna, baina aurten, bakoitza bere aldetik ospatuko dituzte, umeei beraien lekua emateko. 

Egun guztiko egitaraua prest dute. Goizeko 10:30ean batuko dira dantzariak Albokako plazan eta 11:30ean hasiko da kalejira. Eguerdian, 13:00ean zehazki, Goizko Plazatik abiatuko da Alardea eta arratsaldean, 17:00etan, Erromeria egongo da Beheko Plazan, Joxe Mendizabalen eskutik.

EGITARAUA 

Zapatua, ekainak 8

  • 10:30. Albokako plazan batu. 
  • 11:30. Kalejira.
  • 13:00. Alardea, Goiko Plazan.
  • 17:00. Erromeria Beheko Plazan, Joxe Mendizabalekin.

Dokumentuaren akzioak