Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan itxi dute jaietako lehen asteburua

Dokumentuaren akzioak

Dantzan itxi dute jaietako lehen asteburua

Goruntz Dantza Taldearen emanaldiarekin itxi dute Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaien lehen asteburua.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ormaiztegi
Mota
Albistea
Data
2022/11/20
Lotura
Goierriko Hitza

 

Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaien lehen asteburua igaro da iada eta gaurkoan musika, dantza eta jolas artean eman diete itxiera datorren asteazkenera arte. Arratsaldeko 17:30etan hasi dira txistu, danbolin eta txalo hotsak Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak emanaldia eskaini du ohi bezala jaietako lehen igande arratsaldean.

Aurten taldeak 50 urte bete ditu eta urriaren 8an egin zuten Gabirian taldearen urteurreneko ospakizuna. Hala ere, Goruntz Dantza Taldeak gaur adierazi duenez, Ormaiztegirekin duten harremana dela eta, eta bertako dantzariak ere Goruntzen parte direnez, urteurrena Gabiriatik Ormaiztegira eraman nahi izan dute, ohiko emanaldi hau berezi eginez.

Ordubete inguruko saioa eskaini dute, mota desberdinetako dantzekin, izan tradizionalagoak zein berritzaileagoak. Adin desberdinetako dantzari ugari bildu ditu emanaldiak eta guztien artean ikuskizun borobil bat egin dute, betiko moduan, ikurrin-dantzarekin, fandangoa eta arin-arinarekin eta kalejira batekin amaituz saioa.

 

Dokumentuaren akzioak