Dokumentuaren akzioak
Dantzan itxi dute jaietako lehen asteburua
Aurten taldeak 50 urte bete ditu eta urriaren 8an egin zuten Gabirian taldearen urteurreneko ospakizuna. Hala ere, Goruntz Dantza Taldeak gaur adierazi duenez, Ormaiztegirekin duten harremana dela eta, eta bertako dantzariak ere Goruntzen parte direnez, urteurrena Gabiriatik Ormaiztegira eraman nahi izan dute, ohiko emanaldi hau berezi eginez.
Ordubete inguruko saioa eskaini dute, mota desberdinetako dantzekin, izan tradizionalagoak zein berritzaileagoak. Adin desberdinetako dantzari ugari bildu ditu emanaldiak eta guztien artean ikuskizun borobil bat egin dute, betiko moduan, ikurrin-dantzarekin, fandangoa eta arin-arinarekin eta kalejira batekin amaituz saioa.
Dokumentuaren akzioak