Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan igaro dute goiza Bidanian

Dokumentuaren akzioak

Dantzan igaro dute goiza Bidanian

Mezaren ostean dantza emanaldia eskaini dute herriko dantzariek, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute helduek Kontzejun.
Egilea
Leyre Carrasco
Komunikabidea
Tolosaldeko Ataria
Tokia
Bidania-Goiatz
Mota
Albistea
Data
2022/08/24
Lotura
Tolosaldeko Ataria

Mezaren ostean, plaza osoa bete dute herriko dantzariek. Izan ere, aurtengoan ere herriko belaunaldi ezberdinak dantzan egitera animatu dira. Txiki-txikitatik hasita helduetaraino plazan elkartu dira, eta talde ezberdinetan banatuta hainbat dantza egin dituzte. Bidanian ere eguraldia lagun izan dute goiz guztian zehar. Beroa egiten bazuen ere, azkeneraino musikaren erritmora dantzan aritu dira dantzariak.

Dantzaren ostean, hamaiketakoa egin dute helduek Kontzejun, eta arratsaldean ere festak ez du etenik izango Bidanian. Ikusi egitarau guztia hemen.

Dokumentuaren akzioak