Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan, hutsunearen kontzeptu anitzei buruz

Dokumentuaren akzioak

Dantzan, hutsunearen kontzeptu anitzei buruz

Sorterrira bueltatuko da Ziomara Hormaetxe, gaur. Oraingoan, hustasuna lantzen duen 'Emptiness' dantza ikuskizuna eskainiko du Lizeo Antzokian, Robert Jackson australiarragaz batera.

Egilea
Oihana Cabello
Komunikabidea
Lea-artibai eta Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/06/17
Lotura
Lea-artibai eta Busturialdeko Hitza

Hutsunea, hutsuneak, hustasuna. Egoera bat, sentimendu asko eta interpretazio ugari. Horiek oinarri hartuta sortu du Ziomara Hormaetxe dantzari gernikarrak Emptiness ikuskizuna, eta sorterrian antzeztuko du gaur, Lizeo antzokian.

Bi pieza laburreko programa bikoitza dakar Hormaetxek, eta obra horretan hustasunaren ideia zalantzan jarriko du, dantzaren bitartez. Robert Jackson dantzari australiarra izango du bikote, eta bien arteko koreografiak hustasunaren ideia ezberdinak azaleraziko ditu Emptiness obrak.

Mugimenduekin adierazi

Ekialdeko kulturaren ustez, hustasuna positiboa izan daiteke, errealizazio egoera bat adierazten duena. Mendebaldeko kulturaren arabera, beste alde batetik, kontzeptu hori depresioarekin eta antsietatearekin lotuta dago. Ekialdeko erlijioen ustez, hustasun emozionalak ez du zentzu bera mendebaldeko kulturan. Haien arabera, pertsonen goi mailako egoera bat da hustasuna, ondoezaren egoeratik urrun dagoena.

Egoera emozional horri buruzko adiera guzti horiek mugimenduaren bitartez transmitituko dituzte Hormaetxek eta Jacksonek.

20:30ean hasiko da dantza ikuskizuna, eta sarrera 10 euro ordaindu behar da (bazkideek 7,50 euro ordaindu beharko dituzte).

Dokumentuaren akzioak