Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan hasi eta txotx eginez bukatu

Dokumentuaren akzioak

Dantzan hasi eta txotx eginez bukatu

Asteburu honetan hasiko da Alkartasuna Dantza Taldeak urtero antolatzen duen Kultur Astea. Ohi bezala dantza emanaldiek emango diote hasiera egitarauari. Larunbatean (hilak 26), zumardiko oholtzan, taldeko helduak dantzatuko dira, eta igandean (hilak 27), berriz, haurrak. 20:00etan da helduen emanaldia eta 12:00etan Alkar Txikirena.
Egilea
Olatz Mitxelena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/05/23
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Lan egunetarako gorde dituzte ikastaro eta tailerrak. Hilak 28 eta 30ean (datorren astezko astelehen eta asteazkenean) euskal dantza ikastaroa eskainiko dute azokan, doan, eta herritar orori zabalik.

Haurrentzako ekitaldia, berriz, ekainaren 1ean izango da, ostirala. Traka Matraka ikuskizuna programatu dute, arratsalderako (18:00etan, azokan), birziklatutako materialarekin musika tresnak sortu eta ondoren emanaldia eskaintzeko.

Kultur Asteari amaiera emateko, berriz, XXV. Sagardo Jaia antolatuko du Alkartasunak ekainaren 2rako. Ohi bezala 18:00etan zabalduko dute txotxa, baina giroa berotzen joateko, aurten, eguerdian Mutxikoak dantzatuko dira. Aurten hogei sagardo dastatzeko aukera izango da Antxon, eta horiez gain, nola ez, pintxoak, musika eta dantza ez dira faltako.

Iaz, taldeko helduen emanaldia bitartean.

Dokumentuaren akzioak