Dantzan.com webgunearen aldeko babes kanpainarekin bat egin du Haritz dantza taldeak
Haritz dantza taldeko kideek jakinarazi dutenez, orain gutxi sortu den dantzan.com webgunearen aldeko laguntzaile taldeak babes-gutuna idatzi du. “Gutunean jasota dauden mezuak zabaltzea nahi dugu eta horregatik egin dugu bat”. Horrez gain, herritarrei ere bat egiteko deia luzatu nahi diete, “dantzari, dantzari ohi, dantzazale, musikari... eta azken finean dantza maite duen orok sinatu dezake-eta babes-gutuna”.
- Sinatzeko sartu hemen.
•Dantzan.com-en aldeko babes-gutuna
Azpian sinatzen dugunok, honakoa adierazten dugu:
Azpian sinatzen dugunok, honakoa adierazten dugu:
Dantzan.com dantzaren alorreko informazio iturri oparoa da. Dantza tradizionalari dagokionean, egunean egoteko erreferentzia.
...dantza tradizionalaren sektorearen bilgune da, etengabeko
elikatzailea, sektorearen elkar-harremana eta kohesioa ahalbidetzen
ditu, eta bere jarduerak dantzaren alorra dinamizatzen du.
...dantza tradizionalean etengabeko formakuntzarako baliabide da, eta
dantza tradizionalaren kalitatea hobetzeko agente aktibo garrantzitsua.
...bakarra da. Betetzen duen zerbitzua ez du gaur egun beste inork hain modu eskuragarrian eta arinean eskaintzen.
Horrenbestez: dantzan.com elkarteak eskaintzen duen zerbitzua oso
baliagarria zaigu gure jarduerarako. Gure ustez zilegi da, eta
beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza
tradizionalaren onerako.