Dokumentuaren akzioak
Dantzan.com webgunea berriz martxan
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza izan du dantzan.com-ek berriz ere dantzan hasi ahal izateko.
Bestalde, joan den urtarrilean webgunea itxi zenetik, webgunearen arduradunek sinadura kanpaina antolatu eta mila eta seiehun atxikimendu bildu zituzten. Beste ekimenen artean, aipatzekoa da Commando Dantzan izeneko dantza-bideo kolektiboa antolatu zela. Horretaz gain, proiektuari sostengu ekonomikoa emateko asmoz zenbait ekimen aztertzen ari dira.
Dantzan.com komunitatea
Webgunea berritua izan da, eta erabiltzaileen parte hartzea sustatu nahi du, dantzan.com-en komunitateari esker. Izen-ematea biziki erraza da, eta behin sartuta erantzunak, erabiltzaileek agendarako hitzorduak, albisteak, bideo proposamenak, eta abar egin ahal izango dituzte.
Xehetasunak :
Dokumentuaren akzioak