Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan.com webgunea berriz abian jartzeko sostengu kanpaina hasi da: sina ezazu ostirala baino lehen

Dokumentuaren akzioak

Dantzan.com webgunea berriz abian jartzeko sostengu kanpaina hasi da: sina ezazu ostirala baino lehen

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2012/02/15
Lotura
Euskalkultura.com

Dantzan.com-en itxiera dela eta, mundu osoko euskal dantzazaleen erantzuna azkarra eta indartsua izan da eta webgunearen aldeko laguntzaile taldea sortu da. Talde honek sinadura bilketa kanpaina jarri du abian eta lagundu nahi dutenei premiazko kontua dela azpimarratu nahi die: ostirala bitartean ahal bezain beste sinadura bildu nahi dituzte, gero babes horren froga diru-laguntzak eman ditzaketen erakundeen aurrean aurkezteko.

Dantzan.com-eko arduradun Oier Araolazak Euskalkultura.com-i azaldu dionez lantaldearentzako ekimen hau "batetik pozgarria izan da, eta bestetik, sorpresa ere bai". Itxieraren berria plazaratu zenez geroztik, euskal dantzaren munduko elkartasuna barra barra heldu zaie. "Lehen olatu honetan erantzuna izugarria izan da. Lanean ari zarela badakizu jendeak irakurtzen duela, baina besterik ez, eta orain bezala jakitea www.dantzan.com faltan botatzen dutela, benetan jarraitzen dutela, sekulakoa da", esan du.

Laguntzaile-taldeak sinadura-bilketaren bitartez elkartasun olatu horri irtenbide eraginkorra eman nahi dio. Dantzan.com egoera bideratzeko zenbait euskal erakunderekin hizketan ari da eta sinadura horiek guztiak babes horren froga gisa mahai gainean jarriko ditu. "Berriz ere hizketan ari gara beste erakundeekin eta zenbaterainoko babesa dugun ikusi nahi dute. Erantzunak azkarra izan behar du, iragan ostegunean hasi zen eta astebetako epea edo dugu", esan du Araolazak.

Lagundu nahi baduzu, sina ezazu hemen eta zabal ezazu ekimena zure inguruan eta sare sozialetan.

Dantzan.com webgunea berriz abian jartzeko sostengu kanpaina hasi da: sina ezazu ostirala baino lehen

Dantzan.com-ek itxieraren berri eman zueneko irudia

Dokumentuaren akzioak