Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan.com: "Itxi beharrean gaude"

Dokumentuaren akzioak

Dantzan.com: "Itxi beharrean gaude"

Komunikabidea
Ukberri.net
Mota
Albistea
Data
2012/01/02
Lotura
Ukberri.net
Abenduaren 31an bulegoa itxiko dugu, eta dantzari buruzko informazioa bildu eta ezagutzera emateari utziko diogu. Ez dugu agur definitiboki esan nahi, ahalegin guztiak egingo baititugu finantzazioa lortu eta berriz ere, ahalik eta azkarren martxan jartzeko. Egoera ez da ona, baina saiatuko gara.

Bitartean, hamar urteotako ibilbidean bidaide eta lagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Ez dugu uste dantzan.com komunikabide bat bakarrik izan denik, pentsatzen dugu komunitate bat ere badela, eta informazioa, dokumentuak, iritziak, esker onak, zuzenketak, zorionak, errietak, albisteak, bideoak edo argazkiak konpartitzen eta horien berri izaten parte hartu duzuen guztiok osatzen duzue dantzaren komunitate birtual hau. MIla esker guztioi eta webgunea geldi geratuko bada ere, pentsatzen dugu komunitatea ez dela desagertu, garrantzitsuena, dantzan egiten jarraituko dugulako.

Ea laster batean berriz ere dantza kontuekin gatozen elkargune birtual honetara. Bitartean, segi dantzan!

Dantzan.com elkarteak pasa den ostiralean, abenduak 30, argitaratutako artikulua.

Iritzia









Argazkian, pasa den ekainean egindako Gorlizko Dantzari Txiki Egunaren irudi bat.

 

Dokumentuaren akzioak