Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantzan Bilaka' programaren edizio berriak koreografiaz beteko du Euskadi

Dokumentuaren akzioak

'Dantzan Bilaka' programaren edizio berriak koreografiaz beteko du Euskadi

Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2011/10/12
Lotura
Deia

Sorkuntza koreografikoaren prozesuak deritzon ekimenak, hots, Dantzan Bilaka, bere bosgarren edizioa abian jarri du dagoeneko. Koreografo hasiberriek euren lanak jendaurreari erakutsi diezaioten, Eusko jaurlaritzako Kultura Sailak ekimen honi hasiera eman zion, eta egitasmoan parte hartzen dute Donostia, Gasteiz eta Bilboko Udalek, beste erakundeen artean.

Dantzan Bilaka larunbatean bertan (hilak 15) hasiko da Donostiako Gasteszenan, iluntzeko 19:30etan. Programazioari jarraiki, bertan izango dira Iker Arrue Verfallen ikuskizunarekin, baita Nagore Somoza (Sasi eta odeien artean/Entre bardisses i núvols) nahiz David Guerra (Tr3s x Tr3s) ere. Koreografo berrien hurrengo ekimena hilaren 21ean da, Gasteizko Artium aretoan, iluntzeko 19:30etan berriz ere. Estibaliz Olabarri (Playstandsstill), Eneko Gil-Noemi Viana (Tempus) eta Nagore Somoza dantzariek euren talentua erakutsiko diete ikus-entzuleei.

Bilbori dagokionez, hitzordua hilaren 26an izango da, Guggenheim museoaren Zero Espazioan, iluntzeko zazpietan. Carla Fernandez protagonista izango da orduan, GU-nosotros los héroes lanarekin, hain zuzen.

Berebat, azaroaren 2an Bilboko La Merceden azkeneko ekitaldia antolatu da, iluntzeko 20:30etan. Koreografia lanetan arituko dira Eneko Balerdi (L'akua), Oiane López de Munain (Nahual) eta, azkenik, Marianela León (Tela para falda y no oso en la orilla).

Dokumentuaren akzioak