Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantzan Bilaka' programaren barruko jardunaldiak egingo dituzte Donostian

Dokumentuaren akzioak

'Dantzan Bilaka' programaren barruko jardunaldiak egingo dituzte Donostian

Hainbat artistak euren sorkuntza koreografikoak erakutsiko dituzte.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2022/10/06
Lotura
Gaztezulo

'Dantzan Bilaka' programaren barruko jardunaldiak egingo dituzte Donostian

Dantza Bilakaren jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta jardunaldi hauekin emango diote itxiera. Esperientziak kontrastatzeko eta koreografia-sorkuntzako prozesuak partekatzeko esparru bat irekitzeko asmoz sortu zen ekimena, eta ideien eta lengoaia desberdinen aniztasuna sustatu nahi du. Era berean, elkarrizketa erraztuko duen lan-testuinguru bat eskaini nahi du, koreografo hasiberrien sortze-prozesuak babestu, lagundu eta ikusarazteko helburuz. 

Hiru eguneko jardunaldiak egingo dituzte, bihartik igandera bitarte, Donostiako Tabakaleran. Bertan, sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko dira. Hamaseigarren edizio honetan, Leire Amonarrizek, Iratxe Bilbaok, Amaia Cabero-Saizarrek, VÍctor Fernándezek, Atic H. Debak, Qabalumek eta Torak urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte. Gainera, Jaime Conde-Salazar s.u.s-ek tailer irekia egingo du hiru egunetan.

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke.

Dokumentuaren akzioak