Dantzan Bilaka ekimenaren azken deialdian garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkeztuko dituzte Artium Museoan, urriaren 11tik 13ra bitartean. Bertan, lantegi eta egonaldiak izan dira,eta orain, erakusketa jardunaldiak antolatu dira.
Dantzan Bilakak “elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz.”
Oraingoan Arabako lurraldean garatu da programa, eta bertan parte hartu dutenak honako hauek izan dira: Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok
Aipatutako sortzaile horiek, Dantzan Bilakaren jardunaldi horietan, urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte.
Hemen eskuratu ahal duzue informazio guztia.